Etorkinak

Atzerritarra bazara

Europar Batasuneko estatu ez den herrialde bateko atzerritarra bazara eta Euskadin egoera araugabean bazaude, hainbat baliabide eta erakunde dituzu eskura

Europar Batasuneko estatu ez den herrialde bateko atzerritarra bazara eta Euskadin egoera araugabean bazaude, hainbat baliabide eta erakunde dituzu eskura, laguntza, orientabidea eta informazioa izateko eta zure gizarte- nahiz lan-eskubideak defendatzeko.

Joan zentro espezializatu horietara; bertan lagunduko dizute legerian indarrean dauden hainbat moduren bitartez zure egoera araupetzeko aukerak ezagutzen.

Aholku-Sarea

Euskadin, baliabide hauek dituzu eskura: Aholku-Sarea, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak sustatu duena, helburutzat hartuta atzerritartasunaren alorreko aholkularitza juridikoa ematea. Zerbitzu hori etorkinek zein Administrazio Publikoetako eta hirugarren sektoreko profesionalek  eskura dezakete; bigarren kasuan, etorkinak gizarteratzeko prozesuetan orientabidea behar badute.

Aholku-Sareko partaide diren erakundeek argibideak emango dizkizute eta lan-merkatuan sartzen lagunduko dizute:

Erakunde laguntzaileak

Bizkaiko Abokatuen Elkargoak laguntza ematen du Aholku-Sarean, arreta espezifikoagoa behar izaten duten kasuei arreta emateko berariazko txandaren bitartez.

Bizkaiko Foru Aldundia

Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak baditu etorkinak gizarteratu eta lanean txertatzeko programak ere:

Bilboko Udala

Era berean, Bilboko Udalaren Enplegu atalean ere baliabide interesgarriak daude: