Zergatik eraikuntza?

Funtsezkoa da bizitoki ditugun eta gizarte gisa bizi garen espazioak garatzeko

Eraikuntza funtsezkoa da bizitoki ditugun eta gizarte gisa bizi garen espazioak garatzeko: etxebizitzak, eskolak, ospitaleak, errepideak, aireportuak eta ezin konta ahala azpiegitura, milaka urte izanda ere, gaur egun ezagutza tradizionalak eta berrikuntza teknikoak bateratzen dituen sektorearen ahaleginaren emaitza dira.

Izan ere, gero eta industrializatuago dago eraikuntza-sektorea; gero eta gehiago eragiten dio berrikuntzak, eta, ondorioz, etengabe txertatzen ari da lan egiteko modua eraginkorrago egiten duten abangoardiako teknologiak. Hala, besteak beste, BIM metodologia, adimen artifiziala, robotizazioa eta teknologia mugikorra guztiz txertatuta daude sektorearen egunerokotasunean.

Lanbide-karrera bat garatzeko aukera ugari eskaintzen ditu eraikuntzak, eragile ekonomiko nagusienetako bat baita eta enplegua sortzeko ahalmen handia baitu.

Sektore estrategikoa eta dinamikoa denez, eraikuntzak pandemia aurreko jarduera-mailak berreskuratu ditu, eta jardunbideak hazkunde sendotua du; hortxe, hainbat datu: 115.000 lanpostu, zuzenekoak eta zeharkakoak; Euskadiko barne-produktu gordinaren % 10,7 eta enplegu guztiaren % 12

Eraikuntza-sektorea aukera aparta da, hortaz, lan bila dabiltzan guztientzat, batez ere, lanbide-etorkizuna aukera itzelak dituen sektore batean eraiki nahi duten gazteentzat.

Bizkaiko eta EAEko eraikuntza-sektoreari buruz gehiago jakin nahi baduzu, jo Bizkaiko Eraikitzaile eta Sustatzaileen Elkarteak urtero egiten duen txostenera:

Halaber, Eraikuntzaren Behatoki Industrialean informazio garrantzitsuak ere daude zure eskura

Lanbideak

Zein lanbidek du eskaririk handiena eraikuntzan?

Prestatzea

Prestatzea, enplegurako biderik azkarrena

TPC

Eraikuntzako Lanbide Txartela

Enpresak

Bizkaiko enpresak

Hitzarmen kolektiboa

Lan-baldintzak

Sindikatuak

Erakunde sindikalak