Emakumenak eraikuntzan
Emakumenak eraikuntza-sektorean
Eraikuntzan langileen % 10 besterik ez dira emakumeak, eta obretan, % 1, gehien jota.
Gaur egun, tradizioz gizonen esku utzi izan diren gero eta lan gehiago egiten dituzte emakumeek. Hala, ingeniari, autobus-gidari, segurtasun-kidegoetako langile edo armadako profesional dira, besteak beste. Eraikuntzan, ordea, langileen % 10 besterik ez dira emakumeak, eta obretan, % 1, gehien jota.
Talentua ihes egiten uzten duela jakitun dago eraikuntza-sektorea, eta horretan emakumeak sartzeko deialdia egiten ari da.
Izan ere, emakume askok lanbide-aukera aurki dezakete eraikuntza-sektorean, eta tradizioz egokitu zaizkien eta indar fisiko eta psikologiko gehiago eskatzen dituzten beste arlo batzuetan baino lan-aukera eta baldintza askoz hobeak lortu ditzakete.
Laneko arriskuen prebentzioa ezarri ahala, lan-baldintzek eta ekipamenduek hobera egin dute, eta, ondorioz, emakumeek eta gizonek seguru lan egin dezakete.
Duela gutxi gizarte-eragileek sinatu duten hitzarmen orokorrean, enpresetan diskriminaziorik eza sustatzeko neurriak ez ezik, enpresaren arlo guztietan emakumeen presentzia orekatua bultzatzeko printzipioa ere jaso da.
Era berean, prestakuntza-erakunde eta eskolekiko lankidetzak sustatu beharra jaso da, prestakuntza-ibilbideetan emakume ikasleak sartzeko.