Hitzarmen kolektiboa
Zergatik eraikuntza?
Hitzarmen kolektiboa
Lan-baldintzak
Bizkaiko eraikuntza-sektoreak badu bere hitzarmen kolektiboa, enpresaburuen elkarteek eta sindikatuek adostutakoa.
Nahitaez bete behar da!
Hitzarmen horrek lan-harremanak arautzen ditu, eta nahitaez bete behar da.
Hitzarmenean gai garrantzitsuak bildu dira, hala nola:
Eta bestelako gaiak.
Lan-arloko erreferentziazko akordioa
Negoziazio kolektiboa eta gizarte-elkarrizketarako mahaia –zeinean eraikuntzako enpresaburuen eta sindikatuen ordezkariak dauden– sektoreko langileen eta enpresen egonkortasuna eta sustapena bermatzeko akordio sendoak lortzeko gizarte-eragileek duten erabakitasunaren adibide dira.
Hortxe, hainbat datu: egun, Bizkaiko Eraikuntzaren Hitzarmen Kolektiboan, 2025rako, urtean 1.700 orduko lanaldia ezarri da; 2025ko soldata-tauletan agertzen den peoi arrunten soldata gordina 27.510,78 eurokoa da, erreferentziazko beste sektore batzuek eskaintzen dutena baino % 20 handiagoa; eta 2025rako, langile tituludunentzat 42.223,15 euroko soldata zehaztu zen.
Eraikuntza-sektoreko pentsio-plana
Oraindik orain, gizarte-eragileek Eraikuntzaren Lehen Pentsio Plana sortzea erabaki dute, zeina sektore-mailan ezaugarri horietako lehena izango den.
Eraikuntza-sektoreko langile gisa, hortaz, pentsio-plan hori izango duzu, eta plan horri enpresek ekarpen ekonomikoak egingo dizkiote, zure pentsioa osatzeko.



