Prebentzioa

Prestatu

Erreferentziazko sektorea Laneko Arriskuen Prebentzioan

Baliabide ugari jarri dizkizugu eskura!

Eraikuntzaren Lan Fundazioan web-atari bat jarri dizugu eskura, laneko arriskuen prebentzioari buruzko baliabide eta zerbitzuen berri izan dezazun: Prebentzio Lerroa.

Xehe-xehe kontsultatu zerbitzuak, hala nola Prebentzio Lerroko Kontsultak, zeinean berariazko kontsultak egin ditzakezun eta doan eraikuntza-sektoreko segurtasun- eta osasun-gaietan aholku emango dizuten.

Eraikuntzako laneko arriskuen prebentzioa, ezagutu behar duzun informazioa

Nahitaezko prestakuntza

Eraikuntza-sektorea da laneko arriskuen prebentzioari buruzko prestakuntza arautzeko sistema bat duen lehena.

Lan egiten hasi aurretik, hortaz, laneko arriskuen prebentzioko 8 eta 20 ordu bitarteko nahitaezko prestakuntza jaso beharko duzu. Enpresak erakunde homologatu batera bidaliko zaitu presta zaitezen. Erakunde horietako bat Eraikuntzaren Lan Fundazioa da (hurrengo egunak). Eta prestakuntza hori izanda, Eraikuntzako Lanbide Txartela izapidetu ahal izango duzu.

Zure ustez baliodun den prestakuntzarik egin baduzu, jar zaitez harremanetan Euskadiko Eraikuntzaren Lan Fundazioarekin.

Era berean, enpresak zure jardueratik ondorioztatzen diren jarduera guztien, lan-inguruaren eta erabiliko dituzun ekipamenduen  arriskuen berri eman beharko dizu.

Hasierako azterketa medikoa

Lan egiten hasi aurretik, enpresak hitzordua kudeatuko du eraikuntza-sektorean nahitaezkoa den hasierako azterketa medikora bertara zaitezen.

Norbera babesteko ekipamenduak

Obran zaudela, babes kolektiboak (barandak, sareak, …) izan behar dituzu beti babes, eta horiek nahikoak ez badira, enpresak norbera babesteko ekipamendu egokiak eman beharko dizkizu: kaskoa, eskularruak eta arnesa, besteak beste.

Obrako baliabide prebentiboa, erreferentziazko profesionala

Obran zaudela, laneko arriskuen prebentzioan espezializatutako pertsona bat izango duzu eskura, eta behar duzun guztietan, horrengana jo ahal izango duzu. Pertsona horiek langileak dira eta, gainera, lan-ingurunea zaintzeko prestakuntza esklusiboa dute.