Orientabidea
Prestatu
Lortu lan-orientabidea
Zure prestakuntza-helburuak eta zure profilera egokitutako enplegua lor ditzazun
Hainbat aukera duzu eskura lan-orientabidea izateko, horren laguntzarekin, zure prestakuntza-helburuak eta zure profilera egokitutako enplegua lor ditzazun.
Lan orientabidea
Aukerarik onenak zu laguntzeko.
Eraikuntzaren Lan Fundazioa
Fundazioak lan-orientabideko zerbitzua eskaintzen du. Fundazioko profesionalek lana bilatzeko prozesuan gidatuko zaituzte, eta prestakuntza-ibilbidea taxutzen lagunduko dizute, zure helburu eta beharren arabera. Horretarako, enplegurako orientabide-ekintzak eta zerbitzuak garatzeko laguntzak ematen ditu, Lanbiderekin elkarlanean.
Jar zaitez harremanetan Euskadiko Eraikuntzaren Lan Fundazioarekin:
DEMA
Bizkaian DEMA dugu (Enplegu eta Ekintzailetza Foru Agentzia). Agentzia horretan enpleguarekin loturiko zerbitzuak aurkituko dituzu. Izan ere, trebetasunak eta ezagutzak zureganatzen lagunduko dizuten prestakuntza- eta informazio-baliabideak jarriko dizkizute eskura, eta zure ondoan izango dira zure helburu profesionalak lor ditzazun.



