Prestakuntza-eskaintza

Prestatu

Bizkaiko prestakuntza-eskaintza

Eman aurrepauso bat eta prestatu!

Jarraian, beharrezko informazio guztia jarriko dizugu eskura.

Enplegurako prestakuntza

Sektoreko enpresa-erakundeetan doako prestakuntza-espezialitateak aurkituko dituzu, eta horien eskutik, eskaera handiko berariazko lanetarako trebakuntza zureganatuko duzu:

ASCOBI Prestakuntza

AVE-BIE Prestakuntza

Maisu Pintore Prestakuntza

Prestakuntza moduluak

Beste aukera bat prestakuntza-moduluak dira. Horien bidez, profesionaltasun-ziurtagiria lortuko duzu. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan EAEn prestakuntza hori ematen duten zentroei buruzko informazioa emango dizute.

Profesionaltasun Ziurtagiriak

Argitu zalantzak

Titulu akademikoak

Eraikuntzarako berariazko Lanbide Prestakuntzako zentro publiko bat dugu Bizkaian. Horren webgunean prestakuntza-eskaintzari buruzko informazioa aurkituko duzu: erdi-mailako graduak, goi-mailako graduak eta espezializazio-ikastaroak.

Bizkaiko Eraikuntza Institutua

Gaitasunak egiaztatzea

Eraikuntzan esperientzia baduzu, hots, lan-esperientziaren eta beste modu ez-formalen bidez –hala nola ikastaro ez ofizialak– eskuratu dituzun lanbide-gaitasunak egiaztatzeko prozedurari ekin diezaiokezu “Eraikuntza eta Obra Zibila” familian.

Informa zaitez hemen ere:

Bizkaiko Eraikuntza Institutua

Jarraitu informazioa biltzen

Jarraitu lanbide-heziketako prestakuntza-eskaintzari buruzko informazioa biltzen, eta aurkitu zure lanbidea. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren web-orrian Bizkaian irakasten diren lanbide-heziketako ziklo guztiak aurkituko dituzu, herrien eta tipologia profesionalen arabera antolatuta. Kontsultatu horietan sartzeko betekizunak eta egutegiak.

EUSKADIKO LH ESKAINTZA

Baliabide gehiago

Eraikuntzan esperientzia baduzu, hots, lan-esperientziaren eta beste modu ez-formalen bidez –hala nola ikastaro ez ofizialak– eskuratu dituzun lanbide-gaitasunak egiaztatzeko prozedurari ekin diezaiokezu “Eraikuntza eta Obra Zibila” familian. Informa zaitez hemen ere:

Doako ikastaroak

Bilatu doako ikastaroak Lanbideren bilatzailearen bidez

Enplegu programak

Bizkaiko Foru Aldundiaren Enplegu-programen eskutik lanean txertatzea lortuko duzu hainbat sektoretan, hala nola eraikuntzan. Kontsultatu jadaneko deialdiak eta eskuratu lanbide-orientabidea zure enplegagarritasuna hobetzeko eta enplegagarritasun handiko sektoretan garatzeko.

Eraikuntzaren Lan Fundazioko prestakuntza

Aurkitu diruz lagundutako prestakuntza-programak eta doako eskaintza ugaria zure ezagutzak, trebakuntza eta enplegagarritsuna bultzatuko dituzten arloetan. Landunek nahiz langabeek eman dezakete izena.

Halaber, Fundazioak online ikastaroak eskaintzen ditu, irekiak eta doan (MOOCs, ingelesezko sigletan), zure lanbide-karrera bultza dezazun. Gaurkotasun handiko ikastaroak dira, zure erritmoan. edonoiz eta edonon, prestatzeko aukera ematen dizute.