TPC
Zergatik eraikuntza?
TPC
Eraikuntzako Lanbide Txartela
Eraikuntza-sektoreak erregistro-sistema bat sortu du zure lan-bizitzan zehar lortuko dituzun tituluak eta esperientzia egiaztatzeko prozesua errazteko: Eraikuntzako Lanbide Txartela (TPC, gaztelaniazko sigletan).
Doako txartel bat da!
Eraikuntzako Lanbide Txartela doakoa da, eta curriculum vitae gisa balio du, txartel horretan zure esperientzia eta ziurtagiri eta prestakuntza guztiak erregistratuko baitira. Eraikuntzaren Lan Fundazioak zure datuak eguneratuta izango ditu, eta, hortaz, erreferentzia-puntua izango duzu behar izango duzun edozein ziurtagiri egiteko.
Nola lortzen da

Etorkizuna
Aurreikusi da, halaber, txartel horrek Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiari egindako kotizazioak eta Pentsio Plan Sektorialari egindako ekarpenak kontsultatzeko balio izatea. Horrela, prozesua erraztu egiten da, informazio garrantzitsu guztia klik batean eskuragarri izan dezazun.
* Gehiago jakiteko, jarri harremanetan Euskadiko Eraikuntzaren Lan Fundazioarekin.