Prestatzea
Zergatik eraikuntza?
Prestatzea
Enplegurako biderik azkarrena
Sektore barruan prestatzeko askotariko aukera daude, eta berezitzea eta trebatzea erabakigarriak dira lanbide-karrera garatu ahal izateko.
Enplegu bat lortzeko bidean, beraz, funtsezkoak dira enplegurako prestakuntza eta titulu akademikoak.
Enplegurako prestakuntza
Pertsonak lanbide-jardunerako trebatzeko, badago prestakuntza-espezialitate edo prestakuntza-modulu bat egiteko aukera. Izan ere, enplegu bat aurkitzeko aukera emango dizute, eta prestakuntza-mota horien iraupena beste aukera batzuena baino laburragoa ohi da.
Prestakuntza-espezialitateak
Espezialitate horiek ez dute egiaztapen ofizialik ematen, baina enpresentzat oso baliagarriak diren lan jakinak egiteko trebatuko zaituzte. Zure aukeraren arabera eta lan-merkatuko beharren arabera, aukera ona izan daitezke lana azkar aurkitzeko.
Prestakuntza-moduluak
Modulu horien bitartez, lanbide baten Profesionaltasun Ziurtagiria lortuko duzu, hots, lan-egiaztapen ofiziala, eta horrek gai jakin batean espezialista izateko trebatuko zaitu.
Titulu akademikoak
Prestakuntzako aukerarik osoena da. Lanbide Heziketako Zikloek hainbat eraikuntza-esparrutan trebatu eta espezializatuko zaituzte.
Bi urte irauten dute eta, Lanbide Heziketaren Lege berriak xedatutakoaren arabera, ikasketak prestakuntza dualean egingo dira, hots, ikasi bitartean enpresa batean praktikak egingo dira, soldata baten truke.
Lanbide-prestakuntzako zikloen bidez, lanbide bat ikasteaz gain, zeharkako gaitasunak zureganatuko dituzu, hala nola komunikazioa edo taldeen kudeaketa. Zereginak zure gain hartzeko gai izango zara, baita erantzukizun eta maila handiagoko lanak egiteko ere, esaterako, laneko arriskuen prebentzioko espezialista izateko.
“Prestakuntzagatiko errotzea” delakoa eskatzeko aukera ere badago, atzerritarren egoera regularizatzeko prozesuari ekiteko. Informazio gehiago etorkinentzat.



